Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Artevelde, Jacob

Flandestar politikaria (Gante, 1290 - Gante, 1345). Luis de Nevers flandestar kondeak Eduardo III.a Ingalaterrako erregearekin bateratu nahi izan ez zuenean, artilearen esportazioa debekatu zuen Ingalaterrako erregeak. Orduan Van Arteveldek kondearen aurkako matxinada antolatu zuen. 1337. urtean Ganteko kapitain nagusia zen eta Flandesko herriak Eduardo III.aren agintaritzapean jarri nahi izan zituen. Hiri handien interesekin egin zuen topo, ordea, eta Flandesko altxorra ingelesen eskuetan utzi zuelako salaturik hil zuten.