Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valverde, Lola

Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1952). Euskal pintura berritu zuten Zumeta, Llano, Goenaga, Ameztoy edota Balerdik osatu zute taldeko kidea. Donostiako San Telmon egin zuen lehen erakusketa 1978an, eta Bartzelonako Miró Fundazioan 1980an egin zuenak lagundu zion bere lanak Euskal Herritik kanpo ere zabaltzen. Hainbat urtez bere lanak jendaurrean erakutsi gabe egon ondoren, 2000. urtean ekin zion atzera bere lanak aurkezteari, Donibane Lohizunen eginiko grabatu erakusketa baten bidez.