Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tisné, Antoine

Frantses musikagilea (Lourdes, 1932 - Paris, 1998). Darius Milhaud eta Jean Rivierren ikasle izan zen Parisko Goi Mailako Kontserbatorioan. 1962an konposizioko Erromako sari nagusia irabazi zuen eta handik hiru urtera S. Koussevitski fundazioko saria. 1968an, Kultura arazoetako ministerioko ikuskaritzan sartu zen; 1980ko hamarraldiaren hasieran utzi zuen kargu hura. Hainbat lan egin zituen. Bere lanetan independentzia gorde nahi zuen beti eta horregatik garai hartako musika hizkuntzaren teknika desberdinak erabili zituen: Cosmogoniak hiru orkestrarako (1967); Argi arkuak, orkestrarako (1972); New Yorkeko argi irradak (1980).