Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tisza, Kalman

Hungariar politikaria (Geszt, 1830 - Budapest, 1902). Hungariako alderdi liberalaren sortzaileetako bat izan zen 1875ean. Hungariako Lehen ministro izan zen 1875-1890 bitartean, eta estatu haren batasunaren alde jokatu zuen Austria-Hungariako inperioak bi gobernu bereizi zituen garaian. Katolikoen eta harri gutxituen aurka borrokatu zen, eta Hungariako politika, gizarte eta ekonomia alorretako erakunde modernoak bultzatu zituen.