Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tisnés Jaramillo, Félix

Kolonbiar argazkilaria (Manizales, 1940 - Manizales, 1994). Erretratugile gisa nabarmendu da batez ere. Erakusketak egin ditu Europa, Asia eta Amerikan, eta aldizkari eta egunkari askotan argitaratu ditu bere argazkiak. Denboraldi batez, Kolonbiako Kafe Saltzaileen Federazioaren argazkilari ofizial izan zen bitartean, Kolonbiako kafe sailetako paisaien eta haietan lan egiten zuten pertsonen argazkiak egin zituen, egutegi, kartel eta liburuxka eta halakoetan argitaratzeko. Tisnésen argazki onenetako batzuk Colombian Centerren (New York), Gizakiaren Museoan (Londres), eta Paris, New York, Alemania, Austria, Belgika, Norvegia eta Danimarkako galeria edo etxeetan aurki daitezke. Sari asko eskuratu eta lehiaketa asko irabazi ditu, bai Kolonbian bai Kolonbiatik kanpo: World Press Photo; Inter Press Photo (1977, Mosku); Kirol Argazkilaritzako Munduko Lehiaketa (1980, Mosku); Unicef Lehiaketa (1981).