Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tisza

(Txekieraz Tisa; Al. Theiss). Europako erdialdeko ibaia, Danubio ibaiaren adarra. 966 km luze da eta 157.186 km2-ko ibai-arroa hartzen du. Ukrainako Karpato mendietan du iturburua (Hoverla mendialdea), Tisza Zuria eta Tisza Beltza ibaien bilgunean hain zuzen. Errumaniaren eta Errusiaren arteko muga eratzen du Hungariako lurraldean barneratu baino lehen. Hungariako ordoki zabala alderik alde igarotzen du iparraldetik hegoaldera eta, Szolnok eta Szeged hiri hungariarrak zeharkatu ondoren, Danubio ibaian isurtzen du ura, Belgradeko hiriaren iparraldean. Somes edo Szamos, Körös eta Mures dira ibaiadar nagusiak.