Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tissaferne

Pertsiar jeneral eta politikaria (Kolossos-en hila K.a. 395ean). K.a. 413tik aurrera satrapa edo gobernaria izan zen Lidian eta Karian. Espartaren alde borrokatu zen Peloponesoko gerran, baina espartarren garaipenaren ondoren, ahaleginak egin zituen Dario II.ak Espartari lagun ez ziezaion (K.a. 407). Horrelakorik onartzen ez zuela eta, Dario II.ak Ziro semea jarri zuen haren ordez Asia Txikian, eta aurka jazarri zitzaion Tissaferne. Artaxerxeren alde borrokatu zen Kunaxako guduan (K.a. 401); Ziro hil zen gudu hartan eta lepoa moztu zien haren jeneral guztiei Tissafernek. Artaxerxek Lidiako eta Kariako satrapa ezarri eta gero, joniarren eta espartarren aurka jo zuen eta haiek menderatu zuten Parysatisko guduan (K.a. 395). Hil egin zuten guduaren ondoren.