Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tiselius, Arne WK

Suediar biokimikaria (Stockholm, 1902 - Uppsala, 1971). Uppsala eta Princeton-go unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Biokimika gaiak bakartzeko metodoen ikerkuntzan, elektroforesiaren eta kromatografiaren ikerkuntzan bereziki, egin zituen lanengatik da ezaguna. Aminoazido batzuk bakartzea lortu zuen. Birusak bakartzeko eta odolaren plasma sintesi bidez lortzeko ere lanak egin zituen. Sari asko jaso zituen, eta 1948 urtean Kimikako Nobel saria jaso zuen.