Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tischbein

XVIII-XIX. mendeetako pintore familia alemaniarra, hiru belaunalditan 24 pintore eman dituena. v Johann Heinrich, Zaharra deitua (Haina, 1722 - Kassel, 1789). Erretratugile aparta izan zen. Wilhelmsthal-go gazteluan daude ikusgai haren koadrorik aipagarrienak. v Johann Friedrich August, aurrekoaren iloba (Maastricht, 1750 - Heidelberg, 1812). Europan zehar bidaiatu ondoren neoklasizismoaren moldeak baztertu eta ingeles eskolaren moldeko erretratuak pintatu zituen. v Johann Heinrich Wilhelm, Gaztea deitua, aurrekoaren lehengusua (Haina, 1751 - Eutin, 1829). Paisaiagile eta erretratugile aparta izan zen eta pintura historikoa landu zuen batez ere. 1787. urtean Goethe Erromako landetan koadro ospetsua pintatu zuen.