Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tawfiq, Muhammad

Egiptoko khedibe-a edo erregeordea (Kairo, 1852 - 1892). Turkiarrek bere aita Isma’il Baja kargutik kendu zutenean, Tawfiqek hartu zuen haren lekua (1879). 1881ean, higikunde nazionalistako buru zen Arabi izendatu zuen gerra ministro. 1882an, britainiarrek bere gudarosteak garaitu eta haien kontrola onartu behar izan zuen. 1884an, Sudanen zuen aginpidea galdu zuen.