Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tavernier, Bertrand

Frantses zinemagilea eta kritikaria (Lyon, 1941). Zinema kritikaria da eta zinema liburuak idatzi izan ditu, besteak beste, Trente ans de cinéma américain, J.P. Coursodon-ekin batera. Gidoiak idatzi zituen eta 1974an egin zuen lehen filma, L’horloger de Saint Paul, Simenonen eleberri batean oinarritua. Tavernier gaur egungo frantses zinemako zuzendaririk garrantzitsuenetako bat da. Filmak: Que la fête commence (1975); Le juge et l’assasin (1975, Epailea eta hiltzailea); La mort en direct (1980, Heriotza zuzenean); Une semaine de vacances (1980, Aste beteko oporra); Coup de torchon (1981), Jim Thompson-en eleberri batean oinarritua; Un dimanche à la campagne (1984, Igande bat landan); Mississippi Blues (1983), Round Midnigth (1986), jazzari buruzko filmak; La vie et rien d’autre (1989, Bizitza eta beste ezer ez), gerra gogor salatzen duen filma; Daddy Nostalgie (1990); La guerre sans nom (1991, Izenik gabeko gerra), Aljeriako gerrari buruzko dokumentala, L-627 (1992).