Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tautomeria

iz. Kim. Gai bat orekan dauden bi forma desberdinetan edo gehiagotan agertzea ezaugarritzat duen isomeria. Forma desberdin horiek, tautomeroak, beren egituran atomoen kokaera desberdina dute, eta, ondorioz, tasun fisiko eta kimiko desberdinak. Ester azetoazetikoak, adibidez, asegabeko alkoholaren eta zetonaren tasunak ditu. Bi tautomeroak etanol eta zeto deitura hartzen dute.