Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taxia

iz. Biol. Kitzikadura baten eraginez, izaki bizi batek kitzikaduraren alderantz hurbilduz edo harengandik aldenduz norabide jakin batean egiten duen higidura. Taxiak gorputz osoaren leku aldaketak dira gehienetan eta kitzikadura eragilearen arabera hainbat taxia mota bereizten dira: fototaxia (argiak eragindako higidura), termotaxia (tenperatura aldaketek eragina), galvanotaxia (indar elektrikoak eragina) eta geotaxia (presioak eragina), beste askoren artean.