Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taviani anaiak (Paolo eta Vittorio)

Italiar zinemagileak. Paolo (San Miniato, Pisa, 1931) eta Vittorio (San Miniato, 1929). Hasieran zuzendari laguntzaile gisa lan egin zuten eta beste zinemagile batzuekin lankidetzan dokumentalak egin zituzten telebistarako. Aurreneko filmak Valentino Orsinirekin batera egin zituzten: Un uomo da bruciare (1962, Erre beharreko gizona) eta I fuorilegge del matrimonio (1963), neoerrealismoaren eragin nabarmena zutenak. Gero beren kasa aritu ziren eta film asko egin zituzten bi anaiek elkarrekin. Aipagarriak dira: Sovversivi (1966), Sotto il segno dello Scorpione (1968), San Michele avveva un gallo (1971), Allonsanfan (1973), Padre padrone (1977), La notte di San Lorenzo (1981), Good Morning, Babilonia (1987), besteak beste.