Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tavcar, Ivan

Esloveniar politikaria eta idazlea (Poljane, 1851 - Ljubljana, 1923). Vienako parlamentuan Alderdi Liberaleko ordezkari izan zen. 1911-1921 bitartean Ljubljana-ko alkate izan zen. Kontakizun eta nobela historikoak idatzi zituen: Ivan Savelj (1876), Die Chronik von Visoko (1919, Visokoren kronika).