Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tausen, Hans

Daniar erreformatzailea (Birkende, 1494 - Ribe, 1561). Luteroren ikaslea izan zen Wittenberg-en, eta haren dotrina zabaldu zuen Viborg-en. Erreforma sartu zuen Danimarkan, eta 1530. urtean Confessio Hafniensis, Danimarkako Erreformari buruzko 43 artikuluen erredakzio lanak zuzendu zituen. Ribeko apezpiku izan zen (1542), eta teologiako idazki ugari utzi zuen. Lutero daniarra deitu zioten.