Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Spacek, Sissy

Estatu Batuetako antzezlea (Quitman, Texas, 1949). Lee Strasberg-ekin egin zituen antzezle ikasketak. Nerabe eta neska gaztearen pertsonaiak gorpuztu zituen hasieran: Bad Lans (1973), Carrie (1976). 1980ean Oscar saria jaso zuen Coal Miner’s Daughter filmagatik. Beste filmak: Three Women (1977, Hiru emakume), Heart Beat (1980), Missing (1982, Desagerturik), The River (1985, Ibaia), Crimes of the Heart (1986).