Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sheridan, Richard Brinsley Butler

Ingeles antzerki idazlea, antzerki ekoizlea eta politikaria (Dublin, 1751 - Londres, 1816). 1775ean aurkeztu zituen bere lehen bi obra arrakastatsuak: The Rivals (Aurkariak) komedia eta The duenna (Aialdekoa) opera komikoa. Drury Lane Theatre-ren jabe eta zuzendari eginik, bere antzerki lan garrantzitsuenak aurkeztu zituen: The School of Scandal (1777, Eskandaloaren eskola), gizartearen hipokresiaren salaketa zorrotza, eta The Critic (1779, Kritikoa), antzerki munduaren satira gupidagabea. 1780an politikan hasi zen eta kargu batzuk bete zituen Kanpo Arazoetako ministerioan eta itsas armadan. 1812an galdu zituen Westminter-ko parlamenturako hauteskundeak eta, jokoan diru guztia galdurik, pobrezian hil zen.