Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sherman, William Tecumseh

Estatu Batuetako militarra (Lancaster, Ohio, 1820 - New York, 1891). 1840. urtean seminolen aurkako espedizioetan parte hartu zuen baina urte berean gudarostea utzi eta abokatu lanetan jardun zuen. Banakuntzako gerra garaian federalekin borrokatu zen eta 1861ean Bull Run-en garaitu zuten. Kentuckyko gudarosteko buruzagi izendatu zuten eta Vickstucky (1863) eta Atlantako (1864) garaipenak lortu zituen. Atlantatik Savannah-eraino abiatu zen eta Petersburg eta Richmond-eko garaipen sonatuak lortu zituen (1865). 1869. urtean Estatu Batuetako gudarosteko buruzagi nagusi izendatu zuten.