Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shepard, Sam

(Jaiotza izenaz Gil Ivy). Estatu Batuetako idazlea eta antzezlea (Fort Sheridan, Illinois, 1943). New Yorka joan zen eta gero Estatu Batuetan ibili zen. Antzerki lanak idatzi zituen: Cow Boy (1964), Cow Boy Mouth (1971), Buried Child (1979), Pulitzer saria jaso zuena. Sheparden lanak esperimentalistak dira, eta collage-aren eta pop-art-en eragina dute. Acid Rock taldeko bateria-jotzailea izan zen eta gidoiak idatzi izan ditu zinemarako: Me and My Brother (1969), Zabriskie Point (1970), Paris-Texas (1984). Antzezle ere izan da film askotan: Days of Heaven (1978), Renaldo and Clara (1978), Frances (1983), Country (1984), Fool for Love (1985).