Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shepp, Archie

Estatubatuar saxofoi jotzailea eta musikagilea (Fort Lauderdale, Florida, 1937). Cecil Taylor-ekin grabatu zituen diskoak, eta 1963an lehenengo boskotea osatu zuen John Tchicai eta Don Cherryrekin batera. Ondoren, 1964an, Jazz Composers Guild taldearen sorreran parte hartu zuen. Free jazz-eko artista ospetsu eta entzunenetako bat bihurtu zen berehala. 1975. urtetik aurrera, Amherst-eko (Massachusetts) Unibertsitateko musika irakaslea izan zen. Abangoardiako musikagilea izan zen, beltzen borroka politikoak musikaren bidez adierazi nahi zituena, baina aldi berean asko zaindu zuen tradizioa. Duke Ellington, Charlie Mingus, Charlie Parker-en erreferentziak, eta baita blues klasikoa, espirituala eta rhythm and blues-aren aztarnak ere biltzen zituen Shepp-ek bere lanetan.