Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shepherd, Cybill

Estatu Batuetako antzezlea (Memphis, 1950). Peter Bogdanovich-ek ezagutarazi zuen zineman; harekin egin zituen The Last Picture Show (1971), Daisy Miller (1974), At Long Last Love (1975). Aipagarriak ditu orobat Taxi Driver (1976) eta The Lady Vanishes (1979) filmetan egindako antzezpenak. Telebistan ere lan egin izan du.