Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schweitzer, Albert

Alsaziar teologoa, musikagilea, osagilea eta misiolaria (Kayserberg, 1875 - Lambaréné, Gabon, 1965). Estrasburgon filosofia eta teologia ikasketak egin zituen eta aldi berean organoa jotzen ikasi zuen, Johann Sebastian Bach musikagile handiaren obrak, batez ere. 1913. urtean amaitu zituen medikuntza ikasketak eta Frantziaren mendeko Lambaréné-ko hirira joan zen (Gabon, Afrika). Han erietxe bat sortu zuen, baina Lehen Mundu Gerran atxilotua egon zen alemaniarra izateagatik. 1924. urtean Afrikara itzuli zenean erietxea berregin zuen. Kontzertu ugari eskaini zituen bizitzan osoan zehar, eta lortutako diruaz misioetako azpiegiturak hobetzen saiatu zen. 1952. urtean Bake Nobel saria eman zioten.