Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schygulla, Hanna

Alemaniako zinema antzezlea (Katowice, Polonia, 1943). 1966an Rainer Werner Fassbinder ezagutu zuen eta berehala hark sortutako Antitheater antzerki taldean hasi zen antzezle. 1969tik 1974ra Fassbinderren film guztietan agertu zen bigarren mailako antzezpenetan eta protagonista gisa; aipagarria da Die bitteren Tranen der Petra von Kant (1972, Petra von Kanten malko saminak) eta Effie Briest (1974) filmetan egindako lana. Urte batzuk telebistan eman ondoren beste bi film egin zituen Fassbinderrekin Die Ehe der Maria Braun (1979, Maria Braunen ezkontza) eta Lili Marleen (1980), arrakasta handia izan zutenak. Harrezkero beste zuzendari ospetsuekin lan egin izan du: Scola, La nuit de Varennes (1982), Wenders, Flashe Bewegung (1975), Godard, Passion (1982), Wajda, Ein Liebe im Deutschland (1983, Maite bat Alemanian), Ferreri, Storia di Piera (1983), Il futuro é donna (1984).