Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schwarzenberg, Karl Philipp

Austriar mariskala (Viena, 1771 - Leipzig, 1820). 1809-1812 urteetan enbaxadore izan zen Frantzian eta 1812. urtean Errusiako kanpainan parte hartu zuen 13.000 gizonen buru zela. Bohemiako gudarosteko buruzagia zenean Napoleon garaitu zuen Leipzig-en, Alemania alderik alde igaro zuen eta Frantziaraino barneratu zen Suitzatik (1813-1814). 1817an utzi behar izan zuen lana, elbarri geratu baitzen.