Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schwitters, Kurt

Alemaniar pintorea, eskultorea eta poeta (Hannover, 1887 - Ambleside, Westmoreland, 1948). 1918. urtean Berlingo Der Sturm galerian erakutsi zituen bere lehen pintura abstraktuak, eta izen bereko taldeari eta aldizkariari lotu zitzaion hasieratik. 1922. urtean, Holandan, Van Doesburg pintorearekin batera, dadaismoaren aldeko kanpaina handi bat bideratu zuen. 1935ean, nazismotik ihes, Norvegian eta Britainia Handian bizi izan zen. Dadaismo berriaren aitzindarietako bat izan zen.