Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Savall, Jordi

Espainiar biola jotzailea eta orkestra zuzendaria (Bartzelona, 1941). Bartzelonako Kontserbatorioan ikasketak egin ondoren, antzinako musika eta antzinako tresnak (bereiki, viola da gamba deitua) landu zituen Wieland Kujken-ekin Bruselan eta August Wenzinger-ekin Basilean. 1973an irakasle gisa hasi zen azken horretan. Antzinako musikako hainbat talderen sortzaile izan zen, hala nola, Hesperion XX (1974) eta Nazioen Kontzertua (1989). Talde horiek antzinako tresnak jotzen dituzte eta batez ere espainiar, frantses, italiar maisuen antzinako lanak eta Bach-enak lantzen dituzte. Jordi Savall-ek lan handia egin du barrokoko musika berritzen. Besteak beste, Alan Corneau-ren Tous les matins du monde (1991, Munduko goiz guztiak) filmeko musika zuzendu eta jo zuen. Lan horri eskerrak Marin Marais eta Sainte-Colombe musikagileen lanak ezagutarazi ziren.