Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sauvy, Alfred

Frantses estatistikaria, demografoa eta ekonomista (Villeneuve-de-la-Raho, Ekialdeko Pirinioak, 1898 - Paris, 1990). Ikasbidez politeknikaria zen eta Léon Blum eta Paul Reynaud-en bulegoetan lan egin zuen. 1954an Ikerketa Demografikoen Institutu Nazionala (INED) sortu zuen, eta bertako zuzendari izan zen 1962. urtea arte. NBEko biztanleen batzordean Frantziaren ordezkari izan zen eta 1959. urteaz geroztik Frantziako Eskolako irakasle izan zen. Bere lanetan analisi demografikoa eta analisi ekonomikoa lotzen zituen, eta azpimarratzen zuen zenbateko arriskua zekarren demografiaren gainbeherak herrialde aurreratuetan (Théorie générale de la population, 1952-1956). Aldaketa ekonomikoen eta aurrerapen teknikoen ondorioen analisiaren bidez, errenta nazionalaren eta enpleguaren banaketarekin zerikusia duten arazoak atera zituen argitara (La Machine et le Chômage, 1980). Hirugarren munduko herrialdeen bilakaeraren alde aritu zen lanean.