Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sava, santua

Serbiar fraidea, Serbiako elizaren sortzailea (?, 1174 - Tirnovo, 1235). Esteban Nemanja serbiar printzearen semea zen, eta, gortetik ihes eginda, fraide egin zen Athos mendian (1192). Aitaren laguntzaz komentu serbiar bat sortu zuen han eta serbiar elizako aitagoi bihurtu zen (1221). Aitaren biografia bat idatzi zuen, serbiar literaturako lehen lantzat hartzen dena.