Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sánchez, Francisco Demetrio

Venezuelar igerilaria (Cumaná, 1976). Hamabost urte zituela hasi zen txapelketetan parte hartzen. Bere herrialdeko errekorrak egin zituen 50 eta 100 metro libretan. Errekor horiek gainditu egin zituen, hurrengo urtean nazioarteko txapelketetan. Mar del Platako (Argentina) Joko Panamerikarretan laugarren gelditu zen eta horri esker Venezuelako taldearekin parte hartu ahal izan zuen Atlantako Olinpiar Jokoetan, 1996an.