Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sánchez-Ostiz, Miguel

Nafar idazlea (Iruñea, 1950). Idazten hasi zenetik beti uztartu ditu poesia eta prosa, baita saiakera ere, eta obra zabala gauzatu du hiru alorrotan. Eleberriei dagokienez, hauek aipa daitezke, besteak beste: Los papeles del ilusionista (1982), El pasaje de la luna (1984), Tánger-bar (1987), La gran ilusión (1989) –1990eko Herralde saria eta Euskadi saria lortu zituen eleberri honekin–, Las pirañas (1992), Un infierno en el jardín (1995), La caja china (1996), No existe tal lugar (1998), Palabras cruzadas (1998), La flecha del miedo (2000), El corazón de la niebla (2001), En Bayona, bajo los porches (2002), La nave de Baco (2004), El piloto de la muerte (2005) eta La calavera de Robinson (2006). Poesiaren alorrean, liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: De un paseante solitario (1984), Reinos imaginarios (1986), Invención de la ciudad (1993), Carta de vagamundos (1994). 2000. urtean bere poema guztiez eta argitaratu gabeko lau liburutan bildutako poemez osatu zuen La marca del cuadrante liburua, 1979tik 2000. urtera Sánchez Ostizen lan poetikoak izan duen bilakaeraren isla zuzena. Saiakeraren alorrean La negra provincia de Flaubert (1986), El árbol del cuco (1994), El vuelo del escribano (1999), Peatón en Madrid (2003), Liquidación por derribo: Diarios (1999-2000) (2004), eta La isla de Juan Fernandez (2005) lanak ditu aipagarriak. 2000. urtean, Derrotero de Pío Baroja idazle donostiarraren inguruko lan bat argitaratu zuen, hurrengo urteetan segida izango zuena, Opiniones y paradojas (2001), Pío Baroja a escena (2006) eta Tiempos de tormenta (Pío Baroja 1936-1940) (2007) lanekin. 2001. urtean, Nafarroako Gobernuak ematen duen Vianako Printzea saria jaso zuen, egindako lanaren aitorpen gisa.