Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sacramento

Estatu Batuetako mendebaleko hiria, Kaliforniako estatuko hiriburua, Central Valley haranean, American eta Sacramento ibaien bilgunean. 369.370 biztanle (1.165.500 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Nekazaritza eremu oparo bateko merkataritzagune garrantzitsua da (haragia, fruituak, arroza, barazkiak). Industria da, ordea, bertako ekonomia jarduera nagusia: janari industria, automobilgintza, metalurgia, industria aeroespaziala. Burdinbide eta errepidegune garrantzitsua. v Historia. 1839. urtean heldu ziren lehen biztanleak. 1848. urtean urrea aurkitu zen eta etengabe hazi zen hiria. 1854an egin zuten Kaliforniako hiriburu. 1963. urtean amaitu zuten San Franciscoko badiaraino heltzen den ubidea.