Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sackville, Thomas

Ingeles poeta, Buckhurst-eko baroia eta Dorset-eko lehen kondea (Buckhurst, Sussex, 1530 - Londres, 1608). Justiziako goi epaitegiko epaile izan zen; diplomazian hainbat enbaxadatako zuzendari izan zen. 1745ean Oxfordeko unibertsitateko erretore izendatu zuten, eta 1599tik aurrera erresumako diruzaina izan zen. Argitara eman zituen bi literatura lanengatik egin zen ezagun hala eta guztiz ere: askoren artean idatzitako The Myrrour For Magistrates obraren hitzaurrea (1563, Epaileen ispilua) eta Gorboduc (1561-1562) tragedia, azken horiThomas Nortonekin batera idatzia.