Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sachs, Nelly Leonie

Alemaniar dramagilea eta poeta (Berlin, 1891 - Stockholm, 1970). Suediako hiritar egin zen 1940. urtean, nazismotik ihesi estatu hartan babestu zenean. Selma Lagerlöf idazlearen obrak alemanera itzuli zituen. Judu herriaren literatura tradizioan oinarritutako poesiak eta dramak idatzi zituen. Obra nagusiak: In der Wohnungen des Todes (1946, Heriotza egoitzetan), Sternverdunkelung (1949, Izar desagertzeak), Flucht und Verwandlung (1959, Ihesa eta metamorfosia), Neue Gedichte (1961, Olerki berriak), Zeichen im Sand (1962, Idazkiak harean), Verzauberung (1970, Sorginkeria) eta Suche nach Lebenden (1971. urtean argitaratua, Bizirik irtenen bila). 1966. urtean Literaturako Nobel saria irabazi zuen, Samuel Joseph Tchatchkes israeldar idazlearekin batera.