Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sacchetti, Franco

Italiar idazlea (Florentzia edo Ragusa, 1330 edo 1335 - San Miniato, Florentziatik hurbil, 1400). Merkatari familia bateko semea zen, eta politikan parte hartu zuen. 1363. urtean hasi zen idazten Errimen liburua (Libre delle rime), etengabean poesiez aberasten zuena. Bizitzaren azken urteetan ipuin bilduma bat argitaratu zuen, Il libro delle trecento novelle (1399, Hirurehun ipuinen liburua). 223 ipuin gorde dira.