Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sacco eta Vanzetti auzia

Estatu Batuetan XX. mendearen lehen herenean gertatu zen politika auzia. 1920. urtean Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti, italiar etorkin anarkistak, atxilo hartu eta South Braintree-ko enpresa bateko zaindaria eta kutxazaina hil izana egotzi zieten. Epaitu ondoren heriotza zigorra ezarri zieten, frogak argiak ez ziren arren, eta beste atxilotu batek auzian errurik ez zutela segurtatu bazuen ere. Zigorra zazpi urtez atzeratu zen arren, 1927an hil zituzten, ordurako garbi bazegoen ere Sacco eta Vanzettiri egozten zitzaizkien hilketak Celestino Madeiros izeneko gaizkile batek eginak zirela. Anarkisten heriotzak amerikar eta europar ezkertiarren haserrea piztu zuen; oldar xenofobo eta kontserbadorearen ondoriotzat hartu zituzten haiek. 1977an Estatu Batuetako gobernuak errugabetzat eman zituen Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti.