Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruskin, John

Ingeles arte kritikari, historiagilea eta soziologoa (Londres, 1819 - Brantwood, Cumberland, 1900). William Turner ingeles pintorearen eta prerrafaelisten aldeko agertu zen Modern Painters (1843-1860, bost liburuki; Pintore modernoak) obra handian. Estetikari buruz zituen ikuspegiak The Seven Lamps of Architecture (1849, Arkitekturaren zazpi puntuak) eta The Stones of Venice (1851-1853, hiru liburuki; Veneziako harriak) obretan azaldu zituen. Ingalaterrako langileentzako gutun politikoak idatzi zituen (1871-1887, Fors Clavigera) eta amaitu gabe utzi zuen autobiografia bat (1885-1889, Praeterita). Oxfordeko unibertsitateko arte saileko irakasle izan zen 1869-1879 eta 1883-1884 urteetan. Gizarte modernoak eragiten dituen arazoak aztertu zituen The Two Paths (1859, Bi bideak), Sesame and Lilies (1865, Sesamo eta loreak) eta The Crown of Wild Olive (1866, Oihaneko olibondoaren koroa) obretan. Obra sozialetan ahitu zuen bere dirutza.