Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Russolo, Luigi

Italiar pintorea eta musikagilea (Portogruaro, Venezia, 1885 - Cerro di Laveno, 1947). Akuaforte teknika erabiliz margotu zituen lehen koadroak, modernistak: Nietzsche, Loak hartutako hiria, Garaituak eta Lurrin gozoa. Pintura futuristari buruzko manifestua izenpetu zuen 1910. urtean eta higikunde horretako ordezkari ezagunenetakoa izan zen: Musika, Tximistak, Trena abiadura bizian, Gau bateko oroitzapenak eta Iraultza. Hotsari buruzko lan bat argitaratu zuen 1913. urtean (Hotsen artea), eta hiriari eta bestelako formei zegozkien hotsak interpretatzeko musika tresnak sortu zituen. Kontzertuak eskaini zituen Italian eta Ingalaterran: Hiriburuaren itzartzea, Auto eta hegazkinen topaketa eta Gudak oasi batean. Parisen bizi izan zen 1927. urtetik aurrera. Bi musika tresna asmatu zituen bestalde: rumorharmonium edo rusolofonoa eta harmoniazko arkua.