Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rusk, David Dean

Estatu Batuetako politikaria (Cherokeeko konderria, Georgia, 1909 - Athens, Georgia, 1994). Truman-en administrazioan Estatuko idazkari ordearen laguntzailea (1949) eta Ekialde Urruneko arazoetarako idazkari, ordea, izan zen (1950-1951). Rockefeller fundazioaren lehendakari izendatu zuten ondoren (1952-1960). Estatuko idazkari izendatu zuen Kennedy-k 1961ean, eta kargu horretan iraun zuen Johnson lehendakariarekin 1968 arte. Robert McNamara politikariarekin batera Estatu Batuek Vietnamen izan zuen esku hartzearen ardura nagusia izan zuen. Georgiako unibertsitateko irakasle izan zen 1970. urtetik aurrera nazioarteko zuzenbideko sailean.