Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rushdie, Salman

Ingelesez idazten duen idazle indiarra (Bonbai, 1947). Historiako ikasketak egin zituen Rugby eta Cambridgeko unibertsitateetan. 1975. urtean zientzia fikzioan oinarritutako Grimus kontakizun liburua kaleratu zuen. Arrakasta handia lortu zuen 1981. urtean Midnight’s Children (Gauerdiko haurrak) eleberriari esker, eta Shame (Lotsa) eleberria idatzi zuen 2 urte geroago. Satanen bertsoak obra argitaratu zuen 1988an eta guztiz ezagun bihurtu zen mundu guztian, obrak islamaren aurkako biraoak jasotzen zituelakoan Irango Khomeini ayatollah-k hiltzera kondenatu baitzuen idazlea. Harena da, halaber, Imaginary Homelands (1991, Irudimenezko jaioterria) eleberria.