Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Russell, Morgan

Estatu Batuetako pintorea (New York, 1886 - Filadelfiatik hurbil, 1953). Frantzian bizi izan zen 1909-1946 urteetan eta Cézanne, Delaunay eta Kupka margolariek landu zuten inpresionismoa ezagutu zuen. Sinkronismo izeneko estiloa sortu zuen 1912-1913 urteetan Stanton Macdonald-Wright pintorearekin batera: Synchromy to form: orange (1914). 1916. urtetik aurrera erlijio gaietan oinarritutako koadroak pintatu zituen.