Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roldán Ibáñez, Luis

Espainiar politikaria (Zaragoza, 1943). 1976an Alderdi Sozialistan (PSOE) sartu zen. 1979an, Zaragozako Alkateorde hautatu zuten eta Aragoiko Legebiltzarreko Ekonomia eta Ogasun ordezkari ere izan zen. 1982an Nafarroako Autonomiarako gobernu ordezkari izendatu zuten. 1986. urtean Goardia Zibileko zuzendari hautatu zuten; bera izan zen erakunde hori zuzendu zuen lehenego buruzagi ez militarra. Baina ustelkeriaz eta diru xahuketaz salatu zuten, eta Espainiatik ihes egin behar izan zuen. 1994an, ordea, atxilotu egin zuten Laosen. Zenbait epaiketaren ondoren, kartzelan dago gauur egun kondena betetzen.