Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rolling Stones

Ingalaterrako rock taldea, 1962. urtean sortu zena. Mick Jagger (1944), Keith Richard (1943), Brian Jones (1944-69), Bill Wyman (1941) eta Charlie Watts (1941) ziren hasierako taldeko kideak. Taldearen kanta gehientsuenak eta ezagunenak Satisfaction, Sympathy for the Devil eta Paint it Black, esate baterako, Jagger-ek eta Richard-ek idatzi zituzten. Asko eta arrakastatsuak izan dira mundu osoan zehar nonahi eman dituzten kontzertuak; filmak ere egin dituzte Gimme Shelter (1970), esate baterako.