Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roland de la Platière, Jeanne-Marie

(Jaiotza izenaz Jeanne-Marie Phlipon; Madame Roland izenaz ezaguna). Frantses politikaria, Jean-Marie Roland de la Platière-ren emaztea (Paris, 1754 - Paris, 1793). Garai hartako emakume gehienek baino prestakuntza askoz ere hobea jaso zuen gaztetan eta kartsu jokatu zuen hasieratik iraultzaren alde. Senarrari lagundu zion Lyon-en, eta 1791. urtetik aurrera, girondarren buruzagi bihurtu zen eta eragin handia izan zuen girondarren gobernuan. 1793ko maiatzean preso hartu zuten, girondarren aurkako esetsaldiaren ondorioz, eta 1793ko azaroan hil zuten gillotinan.