Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rolfe, Frederick William

Ingeles idazlea (Londres, 1860 - Venezia, 1913). Katoliko egin zen eta apaizgaitegi batean sartu zen, baina handik egotzi egin zuten homosexuala zelako. Artegintzan jardun ondoren (pintura, argazkigintza) Yellow Book aldizkarian hasi zen idazten eta ipuin bilduma bat argitaratu zuen: Stories Toto Told Me (1898, Totok kontatu zizkidan ipuinak). Ondoren Hadrian the Seventh (1904, Adriano VII.a), Sir Tarquinio (1905, Tarquinio jauna) eta idazlearen obrarik ezagunena, The Desire and The Pursuit of The Whole (1934an argitaratua, Absolutuaren grina eta bilatzea) lan autobiografikoa idatzi zituen. Symons kritikariak haren biografia argitaratu zuen 1934. urtean, eta lan hari esker egin zen ezaguna Rolfe.