Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roldán, Pedro

Espainiar eskultore barrokoa (Sevilla, 1624 - Sevilla, 1699). Alonso de Mena-ren ikasle izan zen Granadan 1646. urtean Sevillan bizitzen jarri zen arte. 1666. urtean agertu zen egilearen lehen obra handia, Sevillako Sagrarioko elizako erretaula. Karitatearen erietxeko elizako erretaula nagusia egin zuen hiri berean 1670-1673 urteetan, eta Jaengo katedraleko aurrealde barrokoa egin zuen hurrengo urteetan. Sevillako eskolako azken eskultore handia izan zen Pedro Roldán.