Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roland de la Platière, Jean-Marie

Frantses politikaria (Thizy, Beaujolais, 1734 - Bourg-Beaudouin, Fleury-sur-Andelletik hurbil, 1793). Jakobinoen Kluba sortu zuen Lyon-en 1790ean, baina girondarren buruzagi bihurtu zen Parisen hurrengo urtean, emaztearekin batera. 1792an Barne ministro egin zuten. Erregearen heriotzaren aurkako botoa eman zuen eta kargua utzi zuen 1793ko urtarrilean. Bere buruaz beste egin zuen urte hartan, girondarren aurkako esetsaldiaren ondorioz emaztea hiltzera kondenatu zutela jakin zuenean (1793ko azaroa).