Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rockefeller, Laurance Spelman

Estatubatuar filantropoa, John D. Rockefeller finantzariaren semea (New York, 1910 - 2004). Princetongo Unibertsitatean ikasi zuen eta han eskuratu zuen lizentzia. Bere ekimenen artean azpimarratzekoak dira baliabide naturalen kontserbazioaren inguruan egindakoak, medikuntza ikerketetak bultzatzeko egitasmoak (batez ere minbiziaren ikerketen inguruan), teknologia aurreratuko enpresa berrien finantziazioa eta aisialdiko guneen sorrera. 1956. urtean 2.020 hektareatik gorako lur eremua eman zion Estatu Batuetako gobernuari opari, Saint John uhartean, Virgin Islands parke nazionala sor zezaten.