Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rockefeller, David

Estatubatuar finantzaria, John D. Rockefellerren semea (New York, 1915). Harvard eta Chicagoko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1946an New Yorkeko Chase National Banken sartu zen eta hango lehendakariorde izendatu zuten handik hiru urtera. Banku hark 1955ean Bank of Manhattan Companyrekin bat egin eta Chase Manhattan Bank sortu zenean (gerora, 1969an, Chase Manhattan Corporation izena hartu zuen), Rockefellerrek finantza etxe horretako lehendakariordetza eskuratu zuen. 1961ean, berriz, Chase Manhattaneko zuzendari izendatu zuten, eta zuzendari orokorra eta lehendakaria izan zen 1969. urteaz gero, 1981. urtean erretiroa hartu zuen arte.