Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rockefeller, John Davison

Estatu Batuetako industriari eta finantzaria (Richford, New York, 1839 - Ormond Beach, Florida, 1937). Enpresa bateko kontularia izan ondoren merkataritza bulego bat jarri zuen M. Clark ingeles etorkin batekin. Negozioak hazkunde handia izan zuen gerra zibilean eta Rockefeller-ek gauza ugari salerosteko aukera izan zuen, kerosenoa, batez ere. Harrezkero petrolioaren negozioan aritu zen. Petrolioaren salerosketen hasi zen eta petrolio findegi bat sortu zuen Cleveland-en, Standard Oil Company of Ohio. Petrolio-bideak eraki zituen, Standard Oil Trust enpresa handia osatu zuen eta merkatuko petrolioaren bitartekaririk handien bihurtu zen, petrolioa erosteko eta saltzeko salneurriak berak ezartzen baitzituen. Bezeroak aurka jarri zitzaizkion eta legearen bidez trusta desegiteko saio batzuk egin ondoren taldea banatu behar izan zen Sherman-en legeak behartuta.